CROCIFISSO IN SALA MENSA (jangelako gurutz-iltzaketa).
Barre egizu gaur bildurturik etzi ni bezalaxe egongo zara ni dagoeneko, beste nonbait izango naiz.

 

TERRA (lurra).
Gorroto dut lurra, bertan jaio naizen lurra. Loturik naukan lur berbera, baimendurik dagoenaren eremuak, marrazturik dituena. Ez naute muga-ertzean utzi, babestu egin naiz; egunak zenbatuz, sukartsu ondamena itxaronaz, nigandik temati erregutua.
 
COTIDIE MORI (egun oro hil egiten naiz).
Krudela edo ajolagabea den sabel batek erditua. Iragandako minutu bakoitza. Bizitakoak, hila esan nahi du. Jaio eta ondoren hil egiten naiz. Zenbat bizi izan dut? Une labur bat baino gehiago irauten duen ezer ez. Garai bati begira dauden amets eta atsekabeak, iragana edo etorkizuna, bere jabe ez naizena. Baina ez naiz gordetzen, ez, ez dut atsaldirik bilatzen: begiak lurrari so daramazkidalarik, ez dut gehiago atzera begiratzen. Ez dut gehiago atzera begiratzen. Egun oro hil egiten naiz.
 
IL MODO, IL MOTIVO, IL FINE (era, arrazoia, helburua).

"Beti burumakur borroka egiteak, burua altxatzeko ezintasun lazgarria gorde dezake, aurre egiteko erarik onena delakoan". Borroka egitera bultzatzen zaituen arrazoia. Berau lortzeko borrokatzen den helburua.

 
L’UNA O L’ALTRA (bata edo bestea).
Nere aurrean dago. Gehiegi. Handituriko zainak ikusten ditut, estuak. Eta taupadaka ari den odola, nerea balitz bezala da. Oraingo honetan, nere ustelkeriak ez du balioko. Bere ekintzetan, nere lixtua gogortu egiten da; halabeharrez, mutil hori, ni ez naizen gogoetarekin batera. Arrazoiren batengatik, mutil hori ni ez naizen gogoetarekin batera. Mutil hori ni ez naizela.
 
UOMO QUALUNQUE (edozein gizon).
Lasaitasuna supermerkatuan erosi, besteengan ittoa, zu zeu, zeure oinazean galtzen zara. Zeure buruari galdetu ere ez diozu egiten, zure barne gatazkaren zergatia, kanpoitxura edonistikoan galdua. Zure burua uka ezazu, berau desberdintzat hartzeko beharrik izan ez dezazun.
 
DUE GRAMMI DI RIVOLUZIONE (bi iraultza gramu).
Gezur jokoak aurrera dirau; iraultza hil egin da erretorikaz gainezka dagoen ahoan, hitz soiletan geratu dadin nahi duenaren ahoan, handiuskeria, burutu gabeko ekintza. Beste zati bat besterik ez da, zure zatia, jasangaitza den gizarte-antzerkian. Bere aurka borrokatzea pentsatzen zenuen hura zara. Beriaek nahi duten pertsona hori bilakatu zara. Galdu egin duzu. Guztiok galdu dugu.
 
OGNI MIO GESTO (nere keinu bakoitza).

Bere ahotsaren burrundara. Ni, mugitu ezinik, erdian. "Gau honetan ez duzu honela lo egingo", aurrean geneukan hura, ez bait zen, zentzumenean zulaturiko aztarna bat besterik izango; presentzia bazter ezin bat. Nere keinu bakoitza zatikatu dut, nere hitz bakoitza pisatu; baina ezberdintasunek, urrundu egiten naute, izan behar nuen pertsonaren oroitzapenetik. "Gau, bilaka nazazu ni ere gau" esan zidan. Nere bizkortasun berriak ez du ezertarako balio izan. Beraien algarak, nereak baino ozenagoak ziren. Minutuz minutu, egunsenti berri bat itzalduz zihoan.

Translations by Maite Andres Larrea.

(BACK)